Skip to main content
Nire erreferenteak eta ZAZPI

Nire erreferenteak eta ZAZPI

By Mikel Lizarralde

Bizitzan kolperen bat jaso arren aurrera egiten duten pertsonen testigantzak jaso eta partekatu nahi ditut "Nire erreferenteak" proiektuak (informazio gehiago bizi.eus webgunean).

ZAZPI proiektuan nire historia kontatzen dut, bidaia baten aitzakian. Informazio gehiago zazpi.eus webgunean.
Available on
Google Podcasts Logo
Pocket Casts Logo
Spotify Logo
Currently playing episode

Nere Arrieta - 'Nire erreferenteak'

Nire erreferenteak eta ZAZPIDec 08, 2021

00:00
20:51
ZAZPI - 21 Hamaikagarren etapa
Mar 23, 202302:43
ZAZPI - 20 Hamargarren etapa
Mar 16, 202304:50
ZAZPI - 19 Bederatzigarren etapa
Dec 15, 202208:41
ZAZPI - 18 Zortzigarren etapa
Dec 12, 202211:12
ZAZPI - 17 Zazpigarren etapa
Dec 08, 202209:60
ZAZPI - 16 Seigarren etapa
Dec 05, 202206:34
ZAZPI - 15 Bosgarren etapa
Dec 01, 202208:60
ZAZPI - 14 Laugarren etapa
Nov 28, 202210:19
ZAZPI - 13 Hirugarren etapa
Nov 24, 202208:37
ZAZPI - 12 Bigarren etapa
Nov 21, 202207:29
ZAZPI - 11 Lehen etapa
Nov 17, 202210:08
ZAZPI - 10 Entrenamenduak
Nov 14, 202206:51
ZAZPI - 09 Ikasitakoak
Nov 10, 202207:12
ZAZPI - 08 Ziurgabetasuna
Nov 07, 202206:25
ZAZPI - 07 Erronkak
Nov 03, 202208:45
ZAZPI - 06 Botika
Oct 31, 202208:15
ZAZPI - 05 Hobetzen

ZAZPI - 05 Hobetzen

Zuloaren barrenean egon ostean, egoerari buelta ematen hasi nintzen ingurukoen eta kirolaren babesaz. Lasterbiderik gabe, pausoz pauso.

Kapituluari buruzko informazio gehiago https://zazpi.eus/hobetzen/ webgunean.

Oct 27, 202206:30
ZAZPI - 04 Zuloan
Oct 24, 202209:25
ZAZPI - 03 Ospitalera
Oct 20, 202214:20
ZAZPI - 02 Debuta
Oct 17, 202206:18
ZAZPI - 01 Aurkezpena
Oct 13, 202207:17
Pello Osoro - 'Nire erreferenteak'
Mar 02, 202207:33
Leire Calvo - 'Nire erreferenteak'
Feb 15, 202222:46
Imanol Agirretxe - 'Nire erreferenteak'
Feb 02, 202232:20
Irati Idiakez - 'Nire erreferenteak'

Irati Idiakez - 'Nire erreferenteak'

'Nire erreferenteak' proiektuko 10. elkarrizketa.

Duela lau urte Txilen autobus-istripua izan eta besoa galdu zuen Iratik. Hasiera berri hau ez zuen samurra izan. Baina inguruaren eta kirolaren laguntzaz bizitza ederra darama gaur egun.

Gabonetan pare bat egunetarako pasa zen Getariatik, eta orduan egin genion elkarrizketa, di-da batean. Merezi izan zuen.

Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.

Jan 19, 202215:05
Jokin Lizeaga - 'Nire erreferenteak'

Jokin Lizeaga - 'Nire erreferenteak'

'Nire erreferenteak' proiektuko bederatzigarren elkarrizketa, Jokin Lizeaga. 

Lasterketa batean lehena zihoala elurrak tapaturiko zulo sakon batean erori zen. 

15 metroko erorketa izan arren, onik atera zen zulo hartatik, nahiz eta ia lau urtera ondorioak dituen.

Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.

Jan 12, 202236:59
Uxoa Irigoien - 'Nire erreferenteak'

Uxoa Irigoien - 'Nire erreferenteak'

Errege egun bezperako oparia da gaurko hau.

Tira, orain arteko zortzi elkarrizketak opari bat iruditzen zaizkit, baina zer esango dut ba nik!

Mendi-korrikalaria izan zen Uxoa, gero arraunlaria, orain berriz mendira.

Uxoak  ekuazio arriskutsua lotu zuen: ez bazuen jaten, argalago zegoen;  argalago egonda arinago zihoan; eta arinago joanda, irabazi egiten zuen.

Logikoa.

Baina barruan zekarren erregaia amaitzean apurtu egin zen.

Lehiakortasunak  kalte egin zion, baina lehiakortasun bera izan zen ondoren  nutrizionistarekin hitz egin eta korapiloa askatzen hasten lagundu  ziona.

Ez da erraza horrelako esperientzia  bat publikoki kontatzea. Horregatik eskertzen diot hainbeste Uxoari hitz  egitera animatu izana.

Elkarrizketa hau, ere, opari eder bat da.

Jan 05, 202246:43
Xabi Osa - 'Nire erreferenteak'

Xabi Osa - 'Nire erreferenteak'

Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan?

Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan?

Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena.

Xabik praktikatu behar izan zuen, derrigor.

Ezberdin jaio zen, beso erdia falta zitzaiolako.

Momentu zailak pasa zituen, baina inguruko bakar batzuen burlak gainditzen jakin zuen.

Arreta maite zutenengan jarri zuen, bere bizitzaren kontrola berak hartu zuen eta bizitza gozatzen dihardu.

Azkenaldian  crossfitean dihardu buru-belarri. Hor jartzen du bere arreta eta  ahalegina, eta aurrera doa, irribarre handi batekin.

Dec 28, 202127:07
Maria Iraolagoitia - 'Nire erreferenteak'

Maria Iraolagoitia - 'Nire erreferenteak'

"Honek gauza onak ekarriko ditu" esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot.

Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka.

Oso argi daukat hori. Nire egoera ona izan arren, bihar bertan sendabidea topatuko balute ahalik azkarren hartu nahiko nuke.

Baina gaitzari gauza on bat onartzen diot: zaplada bat izan da. Gozatu bizitza.

Eta zaplazteko bat jaso ostean, zure onera itzuli ostean, hasten zara ingurura begiratzen eta egoeraren kontzientziaz jabetzen.

Minbizia kaka zahar handi bat da.

Mariak  eta bere neba-ahizpek ama galdu zuten gaztetan bularreko minbiziarekin.  Prozesu berdina bizi izan du Mariak orain gutxi bularreko  minbiziarekin, eta gainera metastasia agertu zaio orain. Iraganean,  orainean eta etorkizunean utzi dio arrastoa minbiziak.

Baina Mariak irmo adierazten du bera dela bere bizitzaren jabe eta lemazaina.

Nahiago  luke Mariak minbizia bihar bertan sendatu, baina horren zain geratu  beharrean, bizitzen saiatzen da, bere indar guztiekin.

Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.

Dec 21, 202129:11
Igor Elizburu - 'Nire erreferenteak'
Dec 15, 202115:51
Nere Arrieta - 'Nire erreferenteak'

Nere Arrieta - 'Nire erreferenteak'

Nereri egindako elkarrizketa desberdina da.

Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak.

Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin.

Kolpea  bizitzan zehar jasotzean gure bi ni daudela esan dezakegu. Aurrekoa eta  ondorengoa. Eta konparazioak egiten ditugu lehengoa eta oraingoaren  artean.

Nerek ez du halakorik bizi.  Izatekotan, bere lagunak ziren bere beste nia. Nerabezaroan, batez ere,  bere desberdintasuna oroitzen ziona.

Indar handia dauka Nerek. Ez dakit berezkoa izango duen edota bere desberdintasunak auspotua. Baina badu aurrera egiteko kemena.

Ziur naiz testigantza desberdin hau ere gustatuko zaizuela.

Dec 08, 202120:51
Ibon Oregi - Nire erreferenteak

Ibon Oregi - Nire erreferenteak

Ez zait ganorazko hitzik etortzen Ibon Oregiren elkarrizketa zuei aurkezteko.

Irudipena daukat bere bizipenen alboan txiki xamar sentitzen naizela.

Norberak jaso dezakeen kolpe gogorrenetariko baten ostean aurrera egiteko konbikzioa dauka.

Berak aitortzen duen moduan, bidea geratzen zaio, baina egingo du aurrera, ziur naiz.

Demaseko indarra transmititzen du Ibonek.

Elkarrizketa aurretik baino gehiago miresten dut orain Ibon.

Informazio gehiago https://bizi.eus

Nov 30, 202136:09
Ainhoa Lendinez - 'Nire erreferenteak'

Ainhoa Lendinez - 'Nire erreferenteak'

Erotu nintzela pentsatuko zuen neurologoak.

Izan ere, esan nion Himalayara joan nahi nuela.

Nik, esklerosi anizkoitza diagnostikatu berria zion artaburu hark.

Han egon berria da Ainhoa Lendinez. Himalayan.

Baina urtea eskax hasi zuen, ebakuntza bat egin berri.

Egin duen bidea ezagutu nahi nuen eta, bide batez, inbidia apur bat sentitu. Inbidia guztiz sanoa.

Hemen daukazue 'Nire erreferenteak' proiektuko bigarren elkarrizketa.

Bideoan ikusi dezakezue Bizi.eus webgunean.

Nov 23, 202118:07
Markel Irizar - 'Nire erreferenteak'
Nov 18, 202131:02
'Nire erreferenteak' - aurkezpena
Nov 18, 202102:43