Skip to main content
Bodegatik

Bodegatik

By Txapakalezka

Getariako Artzape herri aldizkariarekin elkarlanean, herriko gai ezberdinak jorratu eta pertsoanaia ezberdinen berri emango duen podkast-a.
Currently playing episode

Bodegatik_01: Aitor Garmendia

BodegatikOct 11, 2021

00:00
21:23
Bodegatik_19: Manuel Gereka

Bodegatik_19: Manuel Gereka

Bodegan izan dugun gonbidaturik bereziena izan dugu saio honetan, berezia, grabatutako hori ezin izango duelako entzun. Manuel Gereka izan dugu mahai inguruan, eskuak mugituz ordu betez. 6 urterekin gorra geratu arren, ez da geldirik egon orduztik eta bere sorkuntza lanak kontatzera etorri zaigu Bodegara. Horretarako, Oihana Munduateren interpretazioa beharrezkoa izan dugu, bere ahotsean entzungo bait dugu Manuel. A ze lan bikaina Oihanarena!

Gainontzean, dena betiko antzera, Ximel, Mujika eta Gereka mikro aurrean eta Irigoienen audioa, saioa borobilduz, Txapa Azpitik.

Jan 22, 202401:02:57
Bodegatik_18: 2023ko azken afaria

Bodegatik_18: 2023ko azken afaria

Mariñelak elkarteko mahai inguruan eseri gara bodegakideak azken urteari begitu eta berriketan aritzeko. Besteak beste, musika izan dugu hizketagai, herriko hainbat berritasun jarri ditugu mahai gainea eta Begoña del Queso ere eseri zaigu alboan. Gustoko bagaituzue, emayonk play-ari.


Dec 26, 202301:07:35
Bodegatik_17: Herriko komertzioak

Bodegatik_17: Herriko komertzioak

17. saioan herriko kaleei begiratu diegu, bertako denda, ile-apaindegi, gozotegi eta arropa dendei. Eta lokal horietatik etorri zaizkigu Miren Agirrezabalaga ile-apaintzailea eta Begoña Garate dendaria, Bodegara, herriko komertzioen inguruan berriketa egitera.

Gonbidatu berezia ere izango dugu Mandiyotik, Fernando Eskarpin, baita garaiak hala aginduta, Begoña del Queso, Zinemaldiaren laburpena egitera.

Eta gainuntzean beti bezela, Ximel, Aitor, Mikel eta Beñat, mikroari berriketan.

Oct 16, 202358:39
Bodegatik_16: Katrapunatik 2023

Bodegatik_16: Katrapunatik 2023

Udako saioa, saiorik berezienetakoa bilakatu da Bodegako kideentzat. Mikroak kalera atera eta herritarrak entzutea da gure helburua. Eta oraingoan ere halaxe egin dugu udari amaiera emateko. Bertatik pasa zaizkigu Katrapunako Kepa Aranguren, Urruitzako Gaizka "Txako", Iñaki Zulaika, Leire Aldalur eta Beñat Aranguren, DAZN-eko Jokin Goikoetxea, Ataun Irratiko Ioar Aizpurua eta Artzapeko Iure Eizagirre eta Intza Gurrutxaga. Eta nola ez Egunean Behineko getariarren finał handia.

Mikroaz bestalde eta Bodegako kideak, Ximel, Aitor Irigoien, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.

*Arazo tekniko bat dela eta Urritzako kideei egindako elkarrizketa ezin izan genuen grabatu. Barkatuko al diguzue.
.
Sep 04, 202301:03:46
Bodegatik_15: Herrigintza

Bodegatik_15: Herrigintza

Eta zuentzat zer de herrigintza? Gaiari ertzak borobiltzen aritu gara azken saioa. Herrigintza politikatik, kiroletik, kulturatik...betiko lan taldeak burutua.

Jul 10, 202301:03:38
Bodegatik_14: Familia ereduak

Bodegatik_14: Familia ereduak

Familia ereduen gaia ekarri dugu oraingoan Bodegara. Mikro aurrera gerturatu dira Argizka eta Josune, bi seme-alaba eta bi amaz osatutako familia deskribatzeko asmotan. Baina eredu ezberdinen inguruan ikasteko, esperientzia ezberdinak entzun ahal izan ditugu. Agatek, berak eta bere semeak osatzen duten familiaren berri eman digu, Saioak, harrera familia baten errealitatea azaldu digu eta azkenik, haurdunaldi subrogatuaren bidea egin duten bi familien berri izan dugu. Umorea Ximelek jarri dio saioari, Aitor Irigoienek hausnarketa, Mikel Mujikak teknika eta Beñat Gereka-k hitza.

Apr 01, 202355:56
Bodegatik_12: Unai Manterola

Bodegatik_12: Unai Manterola

Zer da sinismena? galderari erantzuteko, Unai Manterola apaiza gonbidatu dugu Bodegara. Bere ikuspegiaren berri izan dugu, zein amets dituen ezagutu dugu eta egungo elizaren norabidea aztertzen ere saiatu gara. Hossain Kaanche, euskal musulmana ere izango dugu hizketan. Nola ikusten ditugu guk besteak? Nola igarotzen dituzte gabonak kristau ez direnek? Arregitar Ximelek erę gabonen gaiari helduko dio Mandiyotik eta Aitor Irigoienen Txapa azpiko eskutitzarekin amaituko dugu saioa. Beti bezela, Mikel Mujika teknikan eta Beñat Gereka mikro aurrean. Urte berri on!

Dec 23, 202256:49
Bodegatik 11_Ane Ezenarro

Bodegatik 11_Ane Ezenarro

Euskal Herriko Bertso Txapelketa azken fasean sartu den honetan, Ane Ezenarro gonbidatu dugu Bodegara, txapelketako gai-jartzeileetako bat. Taula gainean izandako esperientzia izan dugu hizketagai, Jon Agirresarobe "Torrotxo"-ren ekarpenekin batera. Sorkuntzari ere keinu bat egin diogu. Herritarrak kantari jarri ditugu, Ximon Aranguren, Nerea Kamio eta Toba,  eta getariar sortzaileen egunerokoaren berri ere izan dugu, Amaia Irazabal, Barbara Stammel eta Ane Azkueren ahotik. Mandiyotik Ximel eta Karmelo Murtxante etorri zaizkigu eta Aitor Irigoienen Txapa Azpikoarekin itxi dugu saioa. Teknikan eta mikro aurrean, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.


Nov 27, 202252:09
Bodegatik_10: Uxune Areizaga

Bodegatik_10: Uxune Areizaga

Bodegatik mendialdera begira jarri gara oraingoan. Uxotegi baserritik datorkigu Uxune Areizaga mikro aurrera eta bertako bizimoduaz, erreleboaz, erosketa saskiaz...ikasten aritu gara lau kalekume. Herriak auzoekin eta auzoek herriarekin duten harrremana ere izango dugu hizketagai, Maitane Subijana, Sara Aranguren eta Goiatz Lazkanoren hitzetan. Inguruko produktuak balorean jarriko dituen ekimenaren berri ere izango dugu Yurre Peñagarikanoren (Urkome) eskutik.

Eta nola ez, beti bezela, Ximel eta Aitor Irigoienen hitza entzungai, Mandiyotik eta Txapa azpitik. Mikro aurrean eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.

Oct 30, 202250:06
Bigarren denboraldia hemen da

Bigarren denboraldia hemen da

Ikasturte hasierarekin batera, hemen da Bodegatik bigarrena denboraldia. Irailean sartuta, oporrei errepasoa egin eta aktualitateari heldu diogu, gure seme-alaben eskola hasieraren gaia mahai gainera aterata. Horrez gain, eta lehen podkastean bezala, musikari ere heldu diogu, herriko azken berritasunak entzuteko, musikarien ahotik zuzenean. Eta baita zinemaz...eta lehorreratzeaz... eta bizitzari buruz orokorrean. Bodegako erredakzioa mikro aurrean.

Sep 26, 202201:18:14
Bodegatik_08:Katrapunatik

Bodegatik_08:Katrapunatik

Bodegako mikroak hartu eta Katrapunan jarri ditugu, herria entzuteko asmotan. Katrapunako Joseba Fuentesekin sarrera egin ondoren, arraunlari getariarrak eseri dira mikro aurrean, Jon Larrañaga, Maialen Aizpuru eta Gaizka Gorostiaga. Gure Txeruko Enekoitz Saizar eta Maria Elena Larrañaga izan dira ondoren, bolondres lanari buruz eta Kepa Iribarren "72 ordu" liburua aitzakia hartuta aritu gara berriketan jarraian.

Ximon Arangurenek, gatza eta piperra jarri dio saioari bertsotan. Eta nola ez, beti bezela, Bodegako laukotea, Ximel, Aitor Irigoien, Mikel Mujika eta Beñat Gereka. Gora Getaia!

Jul 16, 202201:45:04
Bodegatik_07: Ane Campos

Bodegatik_07: Ane Campos

Emakumezkoen kirolari buruz gehiago jakin nahian jo dugu Ane Camposengana, Eibar taldeko futbolaria. Herriko frontoian hasi ondoren lehen mailara iritsi da eta bere ibilbideaz gain, egungo egoeraren berri izan dugu. Lehengo emakume kirolarien ahotsak ere ekarri ditugu bodegara eta pausuz pausuz egoera hobera doala jakiteko balio izan digu. Amaitzeko, eta hutsik egin gabe, Mandiyotik eta Txapa azpitik, Ximel eta Aitor Irigoienen bakarrizketak izango ditugu entzungai. Mikro aurrean eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.
Jun 12, 202240:03
Bodegatik_06: Andres Alberdi

Bodegatik_06: Andres Alberdi

Korrikaren uberari jarraituaz, euskeraren gaiari eutsi diogu oraingoan Bodegan. Eta horretarako Andres Alberdi, euskaltzaina gonbidatu dugu mikro aurrera. Opari eta guzti etorri ere, liburu bat esku artean duela. Euskeraren erabilera, egiteko modua, euskaldun berriak eta zaharrak... izan ditugu hizketagai.  Eta beti bezela, gure lan-taldearen ekarpena ere izango da entzungai. Mandiyotik eta Txapa-azpitik Ximel eta Aitor Irigoien. Saioa bertsotan amaituko dugu, Ximon Arangurenekin, gitarra hartuta. Mikroan parez pare eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.

May 02, 202201:03:20
Bodegatik_05: Atsegin Odriozola

Bodegatik_05: Atsegin Odriozola

Gonbidatu berezia izan dugu Bodegan, Atsegin Odriozola. Heriotzaz, igarotzen ari den dolu prozesuaz baina batez ere bizitzaz aritu gara aho bizarrik gabe. Bide honetan, Bidegin Elkarteko Izaskun Andonegik lagundu gaitu, erantzun zailak dituzten gaiei argitasun pixkat emanez. Mandiyotik ere elkarrizketa berezia jaso dugu, Ximelek heriotzarekin izandako elkarrizketa eta nola ez, saioa amaitzeko, Txapa-azpitik, Aitor Irigoienen eskutitza. Mikro aurrean eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.

Feb 27, 202201:00:39
Bodegatik_04: Mikel Etxeberria

Bodegatik_04: Mikel Etxeberria

Mikel Etxeberriaren bixita izan dugu Bodegan, bere egunerokotasuna, herrian duen harrera edota bizitza berriari nola ekin dion azalduko digu, eskuzabal. Eta nola ez Mandiyotik Ximelek eta Txapa Azpitik Aitor Irigoienek, beraien iritzia bidaliko digute, bakoitzak bere doinu eta neurrian. Mikro aurrean eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.
Jan 29, 202234:53
Bodegatik_03: Borja Rodriguez

Bodegatik_03: Borja Rodriguez

Borja Rodriguez, alturako arratzale getariarrak egin digu bisita bodegara. Itsasoaz eta lehorraz aritu gara, arrantzari, jasangarritasunari edota bizitzari berari keinuak eginaz. Ez dute hutsik egingo gure bi marinelek, Aitor Irigoien Txapa azpitik eta Ximel Aizterrazuko Mandiyotik, Begoña del Quesoren konpainian. Mikro atzean eta teknikan, Mikel Mujika eta Beñat Gereka.

Nov 30, 202145:09
Bodegatik_02: Kepa Iribar
Nov 01, 202156:17
Bodegatik_01: Aitor Garmendia
Oct 11, 202121:23