Skip to main content
Nire erreferenteak eta ZAZPI

Nire erreferenteak eta ZAZPI

By Mikel Lizarralde

Bizitzan kolperen bat jaso arren aurrera egiten duten pertsonen testigantzak jaso eta partekatu nahi ditut "Nire erreferenteak" proiektuak (informazio gehiago bizi.eus webgunean).

ZAZPI proiektuan nire historia kontatzen dut, bidaia baten aitzakian. Informazio gehiago zazpi.eus webgunean.
Where to listen
Google Podcasts Logo

Google Podcasts

Pocket Casts Logo

Pocket Casts

Spotify Logo

Spotify

Stitcher Logo

Stitcher

ZAZPI - 15 Bosgarren etapa
ZAZPI - 15 Bosgarren etapa
ZAZPI bidaiaren bosgarren etapan neuzkan planak pikutara bidali eta egoerara moldatu naiz. Nahita egin dut. Egun petralaz gozatuta. Informazio gehiago blogean.
08:60
December 01, 2022
ZAZPI - 14 Laugarren etapa
ZAZPI - 14 Laugarren etapa
ZAZPI bidaiaren laugarren etaparen kronika. Hirugarren etaparen ezinetik, egunari ekin eta pozik amaitzera. Informazio gehiago ZAZPI.eus blogean
10:19
November 28, 2022
ZAZPI - 13 Hirugarren etapa
ZAZPI - 13 Hirugarren etapa
ZAZPI bidaiaren hirugarren etaparen kontakizuna aurkituko duzu hemen. Informazio gehiago Zazpi.eus webguneko blogean.
08:37
November 24, 2022
ZAZPI - 12 Bigarren etapa
ZAZPI - 12 Bigarren etapa
Hemen kontatzen dizut nolakoa izan zen ZAZPI bidaiaren bigarren eguna. Errespetu gehiago nion etapa honi. Aurrenekoaren biharamunari. Zatoz nirekin! Etaparen ibilbidea eta informazio gehiago Zazpi.eus webguneko blogean.
07:29
November 21, 2022
ZAZPI - 11 Lehen etapa
ZAZPI - 11 Lehen etapa
ZAZPI proiektuaren bidaiaren lehen etaparen nondik norakoak kontatzen ditut hemen. Zer nolako gogoa neukan hasteko! Ibilbidea, tokiak, kilometroak, altimetria, ... hemen topatuko duzu horren inguruko informazio gehiago: https://zazpi.eus/lehena/
10:08
November 17, 2022
ZAZPI - 10 Entrenamenduak
ZAZPI - 10 Entrenamenduak
ZAZPI proiektuko bidaia zein izango den ez dut oraindik esan, baina hainbat egunez makina bat kilometro egin beharko ditut. Nola entrenatzen da bat inoiz egin ez duen zerbaitetarako? Ezezaguna zaion esperientzia bat nola prestatu? https://zazpi.eus/entrenamenduak/
06:51
November 14, 2022
ZAZPI - 09 Ikasitakoak
ZAZPI - 09 Ikasitakoak
Diagnostikoaren ostean zenbait gauza ikasi ditudala uste dut, eta hori partekatzen dut gaurko kapituluan.  Nahiago nuke gaitza izan gabe jabetu izan banintz daukadan altxorraz. Baina horrela suertatu da.  Informazio gehiago ZAZPI blogean
07:12
November 10, 2022
ZAZPI - 08 Ziurgabetasuna
ZAZPI - 08 Ziurgabetasuna
Esklerosi anizkoitza zer den azaltzen dut kapitulu honetan. Bihar zer gertatuko daitekeen ziurgabetasun horrekin bizitzen ikasteari buruz hitz egiten dut.  https://zazpi.eus/ziurgabetasuna/ blogean azalpen gehiago.
06:25
November 07, 2022
ZAZPI - 07 Erronkak
ZAZPI - 07 Erronkak
Zergatik erronkak? Zergatik tematu gorputza mugara eramaten? 2018ko Getaria-Zarautz eta 2019ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiaz akordatzen naiz kapitulu honetan.  Informazio gehiago ZAZPI proiektuaren blogean: https://zazpi.eus/erronkak/
08:45
November 03, 2022
ZAZPI - 06 Botika
ZAZPI - 06 Botika
Kapitulu honetan azaltzen dut zein botika hartzen egon naizen esklerosi anizkoitza gaitza lozorroan mantentzen saiatzeko, eta hauen albo-ondorioak.  Informazio gehiago https://zazpi.eus/botika/ webgunean
08:15
October 31, 2022
ZAZPI - 05 Hobetzen
ZAZPI - 05 Hobetzen
Zuloaren barrenean egon ostean, egoerari buelta ematen hasi nintzen ingurukoen eta kirolaren babesaz. Lasterbiderik gabe, pausoz pauso. Kapituluari buruzko informazio gehiago https://zazpi.eus/hobetzen/ webgunean.
06:30
October 27, 2022
ZAZPI - 04 Zuloan
ZAZPI - 04 Zuloan
Gaur kontatzen dizuet nola heldu nintzen zuloaren punturik sakoneraino. Gehiago ZAZPI webgunearen blogeko Zuloan postean.
09:25
October 24, 2022
ZAZPI - 03 Ospitalera
ZAZPI - 03 Ospitalera
Gaurko kapituluarekin kontatzen dizuet nola lankide batek beldurtu  ostean Mendaroko ospitalera joan nintzen begietan zer demontre neukan  jakitera eta itzuli nintzen kortikoideak errezetatuta, besteak beste. Bost eguneko bidaia, 14 minutu eta 20 segundoan laburtua. Ez nekien nola laburtu gehiago. Sentitzen dut. Eta eskerrik asko zure denboragatik. Zatoz nirekin! Informazio gehiago Zazpi.eus webguneko blogean.
14:20
October 20, 2022
ZAZPI - 02 Debuta
ZAZPI - 02 Debuta
ZAZPI proiektuaren kapitulu honetan kontatzen dut esklerosi anizkoitza nola antzeman nuen lehen aldiz. Batzuk debuta esaten diotena. Info gehiago Zazpi.eus webgunean.
06:18
October 17, 2022
ZAZPI - 01 Aurkezpena
ZAZPI - 01 Aurkezpena
ZAZPI proiektuaren aurkezpena da hau. Informazio gehiago Zazpi.eus webgunean.
07:17
October 13, 2022
Pello Osoro - 'Nire erreferenteak'
Pello Osoro - 'Nire erreferenteak'
Gutxien espero dezakegun pertsonak ere bere istorioa eduki dezake. 'Nire erreferenteak' proiektuan alboan eduki dut denbora osoan Pello eta hark bere jasoa du bere kolpea, nahiz eta egokitzen jakin duen. Azken kapituluan proiektuaren errepasotxoa eta Pelloren esperientzia jasotzen dugu. Bideoa ikusgai Pello Osoro - Nire erreferenteak webgunean.
07:33
March 02, 2022
Leire Calvo - 'Nire erreferenteak'
Leire Calvo - 'Nire erreferenteak'
Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri  korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio  bat egin zion eta horrek ondorio larriak sortu zizkion. Lankide eta arduradunen hasierako hitz onak laster amaitu ziren. Bizkarra eman zioten. Gezurra ari zuen. Lesio hark bizitza baldintzatu dio. Lankideen gezurrek egoera onartu eta aurrera egitea zaildu diote. Lesioak  ezin dira osatu baina baldintzatua bizitzera ohitu da. Lehengo  profesioa alboan uztera behartua izan da, baina berrasmatzen jakin du. Demaseko faena da gertatu zaiona. Baina egokitu egin da, aurrera egiteko. Perspektiba kontua. Elkarrizketa bideoan hemen: Leire Calvo - Nire erreferenteak
22:46
February 15, 2022
Imanol Agirretxe - 'Nire erreferenteak'
Imanol Agirretxe - 'Nire erreferenteak'
Ez nuke topikoetan erori nahi Imanol Agirretxe aurkezterako orduan. Unibertsitateko nire lagunek esango luketen moduan, tipo naturala da Imanol. Sanoa. Zorionekoa izan da futbolari profesionala izatearren? Edota koitadua, ezin osatu, lesionatuta goiz samar futbola utzi behar izan zuelako? Perspektiba kontua. Lesioa  lezio bihurtu du Imanolek eta gustura jaso dut bere lekukotza. Eta  ikasi duena, ze mina hartu zuenetik egin duen bide luze zein zail  honetan ondo hausnartu eta makina bat ondorio atera ditu. Imanolek  eta biok laguntzat daukagun Kepak egin zuen elkarrizketarako zubi-lana,  eta, hemendik ere eskertu nahiko nieke elkarrizketa hauek denak egiten  lagundu didazuen guztiei. Proiektuaren parte zarete. Elkarrizketa bideoan hemen: Imanol Agirretxe - Nire erreferenteak
32:20
February 02, 2022
Irati Idiakez - 'Nire erreferenteak'
Irati Idiakez - 'Nire erreferenteak'
'Nire erreferenteak' proiektuko 10. elkarrizketa. Duela lau urte Txilen autobus-istripua izan eta besoa galdu zuen Iratik. Hasiera berri hau ez zuen samurra izan. Baina inguruaren eta kirolaren laguntzaz bizitza ederra darama gaur egun. Gabonetan pare bat egunetarako pasa zen Getariatik, eta orduan egin genion elkarrizketa, di-da batean. Merezi izan zuen. Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.
15:05
January 19, 2022
Jokin Lizeaga - 'Nire erreferenteak'
Jokin Lizeaga - 'Nire erreferenteak'
'Nire erreferenteak' proiektuko bederatzigarren elkarrizketa, Jokin Lizeaga.  Lasterketa batean lehena zihoala elurrak tapaturiko zulo sakon batean erori zen.  15 metroko erorketa izan arren, onik atera zen zulo hartatik, nahiz eta ia lau urtera ondorioak dituen. Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.
36:59
January 12, 2022
Uxoa Irigoien - 'Nire erreferenteak'
Uxoa Irigoien - 'Nire erreferenteak'
Errege egun bezperako oparia da gaurko hau. Tira, orain arteko zortzi elkarrizketak opari bat iruditzen zaizkit, baina zer esango dut ba nik! Mendi-korrikalaria izan zen Uxoa, gero arraunlaria, orain berriz mendira. Uxoak  ekuazio arriskutsua lotu zuen: ez bazuen jaten, argalago zegoen;  argalago egonda arinago zihoan; eta arinago joanda, irabazi egiten zuen. Logikoa. Baina barruan zekarren erregaia amaitzean apurtu egin zen. Lehiakortasunak  kalte egin zion, baina lehiakortasun bera izan zen ondoren  nutrizionistarekin hitz egin eta korapiloa askatzen hasten lagundu  ziona. Ez da erraza horrelako esperientzia  bat publikoki kontatzea. Horregatik eskertzen diot hainbeste Uxoari hitz  egitera animatu izana. Elkarrizketa hau, ere, opari eder bat da.
46:43
January 05, 2022
Xabi Osa - 'Nire erreferenteak'
Xabi Osa - 'Nire erreferenteak'
Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan? Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan? Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena. Xabik praktikatu behar izan zuen, derrigor. Ezberdin jaio zen, beso erdia falta zitzaiolako. Momentu zailak pasa zituen, baina inguruko bakar batzuen burlak gainditzen jakin zuen. Arreta maite zutenengan jarri zuen, bere bizitzaren kontrola berak hartu zuen eta bizitza gozatzen dihardu. Azkenaldian  crossfitean dihardu buru-belarri. Hor jartzen du bere arreta eta  ahalegina, eta aurrera doa, irribarre handi batekin.
27:07
December 28, 2021
Maria Iraolagoitia - 'Nire erreferenteak'
Maria Iraolagoitia - 'Nire erreferenteak'
"Honek gauza onak ekarriko ditu" esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot. Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka. Oso argi daukat hori. Nire egoera ona izan arren, bihar bertan sendabidea topatuko balute ahalik azkarren hartu nahiko nuke. Baina gaitzari gauza on bat onartzen diot: zaplada bat izan da. Gozatu bizitza. Eta zaplazteko bat jaso ostean, zure onera itzuli ostean, hasten zara ingurura begiratzen eta egoeraren kontzientziaz jabetzen. Minbizia kaka zahar handi bat da. Mariak  eta bere neba-ahizpek ama galdu zuten gaztetan bularreko minbiziarekin.  Prozesu berdina bizi izan du Mariak orain gutxi bularreko  minbiziarekin, eta gainera metastasia agertu zaio orain. Iraganean,  orainean eta etorkizunean utzi dio arrastoa minbiziak. Baina Mariak irmo adierazten du bera dela bere bizitzaren jabe eta lemazaina. Nahiago  luke Mariak minbizia bihar bertan sendatu, baina horren zain geratu  beharrean, bizitzen saiatzen da, bere indar guztiekin. Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.
29:11
December 21, 2021
Igor Elizburu - 'Nire erreferenteak'
Igor Elizburu - 'Nire erreferenteak'
Errespetuz begiratzen diet gurpildun aulkiei. Diagnostikoa jaso nuenean, gaitzari buruz Interneten bilatu eta hori bakarrik ikusten nuen. Hasieran  uste nuen azkar xamar amaituko nuela halako batean. Gerora, ikusten ari  naiz aulkian amaitzeko aukera hor dagoela, baina ez daukala zertan  berehalakoa izan. Aulkiak ematen didan errespetuagatik nahi nuen hitz egin aulkian eserita dagoen norbaitekin. Urteak  dira Igor ezagutzen dudala, eta urteak dira Igor gurpildun aulkian  dagoela. Guztiz onartua dauka duela hogeitaka urte aulkian geratu izana.  Horrela bizi da, horrela egiten du aurrera. Berak dioen moduan, gurpildun aulkia ipurdi azpian daramalako Igorrek, eta ez buruan. Elkarrizketa bideoan bizi.eus webgunean
15:51
December 15, 2021
Nere Arrieta - 'Nire erreferenteak'
Nere Arrieta - 'Nire erreferenteak'
Nereri egindako elkarrizketa desberdina da. Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak. Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin. Kolpea  bizitzan zehar jasotzean gure bi ni daudela esan dezakegu. Aurrekoa eta  ondorengoa. Eta konparazioak egiten ditugu lehengoa eta oraingoaren  artean. Nerek ez du halakorik bizi.  Izatekotan, bere lagunak ziren bere beste nia. Nerabezaroan, batez ere,  bere desberdintasuna oroitzen ziona. Indar handia dauka Nerek. Ez dakit berezkoa izango duen edota bere desberdintasunak auspotua. Baina badu aurrera egiteko kemena. Ziur naiz testigantza desberdin hau ere gustatuko zaizuela.
20:51
December 08, 2021
Ibon Oregi - Nire erreferenteak
Ibon Oregi - Nire erreferenteak
Ez zait ganorazko hitzik etortzen Ibon Oregiren elkarrizketa zuei aurkezteko. Irudipena daukat bere bizipenen alboan txiki xamar sentitzen naizela. Norberak jaso dezakeen kolpe gogorrenetariko baten ostean aurrera egiteko konbikzioa dauka. Berak aitortzen duen moduan, bidea geratzen zaio, baina egingo du aurrera, ziur naiz. Demaseko indarra transmititzen du Ibonek. Elkarrizketa aurretik baino gehiago miresten dut orain Ibon. Informazio gehiago https://bizi.eus
36:09
November 30, 2021
Ainhoa Lendinez - 'Nire erreferenteak'
Ainhoa Lendinez - 'Nire erreferenteak'
Erotu nintzela pentsatuko zuen neurologoak. Izan ere, esan nion Himalayara joan nahi nuela. Nik, esklerosi anizkoitza diagnostikatu berria zion artaburu hark. Han egon berria da Ainhoa Lendinez. Himalayan. Baina urtea eskax hasi zuen, ebakuntza bat egin berri. Egin duen bidea ezagutu nahi nuen eta, bide batez, inbidia apur bat sentitu. Inbidia guztiz sanoa. Hemen daukazue 'Nire erreferenteak' proiektuko bigarren elkarrizketa. Bideoan ikusi dezakezue Bizi.eus webgunean.
18:07
November 23, 2021
Markel Irizar - 'Nire erreferenteak'
Markel Irizar - 'Nire erreferenteak'
Objektiboak izanda, ni oso ondo nago. Oraingoz esklerosi anizkoitzak apenas izan duen eraginik nire egunerokoan. Ikusmenean pixka-pixka bat. Ezer gutxi. Ziurgabetasuna, bai, baina nire bizitza mugatzen edo baldintzatzen duen aldaketa nabarmenik ez dut sumatzen. Zorionekoa ni. Eta, hamaika aldiz esan dudan moduan, ez dut etor daitekeenari begira bizi nahi. Kolpeak badatoz, ikusiko dugu nola doan. Markel  Irizarrek makina bat kolpe jaso ditu, kolpe gogorrak, baina irribarre  handi batekin egiten du aurrera. Ez dago beti alai, noski, baina  energiaz tope bizi da, kolpeei aurre eginez, biziz. Bere esperientzia zuzenean nahi nuen entzun. Beregandik ikasi. Bere energia pixka bat xurgatu, nolabait. Konparaziorik ez. Ikasi bai. Hemen daukazue ‘Nire erreferenteak’ proiektuko lehen elkarrizketa. Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean
31:02
November 18, 2021
'Nire erreferenteak' - aurkezpena
'Nire erreferenteak' - aurkezpena
Gustuko dut besteak entzutea. Besteengandik ikastea. Besteen esperientziak entzun, barneratu eta niretzat balekoa den zerbaitekin geratzea. “Gipuzkoa  herriz herri” egitasmoak bi hanka zituen: bizikletan 89 udalerriak  bisitatzea eta niretzat erreferenteak ziren pertsonak ezagutu eta  elkarrizketatzea. Nahikoa lan bizikletarekin ibiltzearekin eta bigarren zatia atzeratu egin nuen. Bakarrik ezin nuen. Beldur eszenikoa? Halakoan Pello Osoro agertu zen. Eta halakoan Danobatgroup, Laboral Kutxa, Erreka eta Bike360 agertu ziren. Enpresa hauek emandako laguntzari esker modu txukunean grabatu eta editatu ahal izango dugu. Aurkezpen kapitulua da hau. Ea gustuko duzuen. Niri ikaragarri gustatzen zait. Bai Pelloren lana eta baita Maite Arroitajauregi – Mursegok egin duen musika. Artista hitza bera txiki geratzen zaio Maiteri.
02:43
November 18, 2021