Skip to main content
Xabildua Podcast

Xabildua Podcast

By Xabildua
Teknologia berrien inguruko albisteen astekaria
Where to listen
Apple Podcasts Logo

Apple Podcasts

Google Podcasts Logo

Google Podcasts

Overcast Logo

Overcast

Pocket Casts Logo

Pocket Casts

RadioPublic Logo

RadioPublic

Spotify Logo

Spotify

Currently playing episode

Xabildua 1x06: WhatsApp eta Telegramen berrikuntzak, Egunean Behin jokoa eta Googlen aurkezpena

Xabildua Podcast

1x
Agur BlackBerry OS | Xabildua Podcast 2x05
BlackBerry-ek telefono adimentsuen historian azpimarra jarri zuten: Garai batean erabilienak izan ziren, eta askorentzat iraultza ere ekarri zuten teknologiaren mundu honetara. Hala ere, urteen poderioz erabiltzaileek alde batera utzi dute masustaren marka. Eta 2022an sartzearekin batera agur esan behar diogu telefono adimentsu hauen garauna izan zen sistema eragileari. Mundu zabalean programa hau darabilten gailuak 2022ko urtarrilaren 4ean itzaliko dira betiko.
07:15
January 03, 2022
Xabildua 2x04: WhatsApp eta Instragramen itzalaldia
- Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen? - Netflix aplikazioaren "The Squid Game", "El juego del calamar", telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du - Windows 11 merkaturatu berri da - Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako San Telmo museoan - Steve Jobs hil zela 10 urte bete dira.
08:54
October 05, 2021
Xabildua 2x03: Europako kargagailu unibertsal berria!
- Europako Batzordeak hala onartuta, telefono eta tabletetan USB-C kargagailua erabili beharko da 2024. urterako. Apple etxearentzat kolpe gogorra, ez ordea gainontzekoentzat. - Nintendo Direct aurkezpena ere gertutik jarraitu dugu. Datozen hilabeteetan merkaturatuko diren jokoak ikusi ditugu. - Phishinga ere protagonista gaurkoan. WhatsAppeko segurtasun kopiak egiteko emailak amu bezala erabiltzen ari dira gure datuak eskuratu ahal izateko. - Ez da kriptotxanponentzako momenturik onena. Txinak guztiz blokeatu baititu bere mugen barruan, eta honek eragina izan du mundu zabalean.
10:44
September 27, 2021
Xabildua 2x02: Hemen da iPhone 13 familia!
- Apple-ek iPhone berriak aurkeztu ditu, hilabete amaieran salgai jarriko direnak - Sony etxe japoniarrak PlayStation kontsoletan jokatu ahal izango diren jokoak erakutsi ditu Showcase aurkezpenean - Kontuz QR kodeak eskaneatzerakoan, phishing saiakerak atzeman dira - Instagram-ek errealitatea desitxuratzen du eta nerabeei eragiten die. - Clive Sinclir hil da, Spectrum bideo-kontsolaren sortzailea.
10:30
September 19, 2021
Xabildua 2x01: Bigarren denboraldiaren hasiera
Iraila garrantzitsua izan ohi da denentzat. Proiek berriak hasteko epe ona da. Eta halaxe ekin diogu guk ere oraingoan. - PlayStationen aurkezpena eta Apple-ena mintzagai hartu ditugu, aste honetan egitekok baitira. - Windows 11 urrian izango dugu esku artean - Eduki sortzaileek alde batera utzi nahi dute Youtube Twitch-en buru-berrri sartzeko - Telegramen berrikuntzak ere mintzagai hartu ditugu
07:48
September 05, 2021
Xabildua 1x16: Clubhouse, WhatsApp Plus, Xiaomi eta Euskal Encodings
- WhatsAppek gure mugikorrean instalatuak ditugun aplikazioak ikusi eta betoa ezarri nahi du. Bere aplikazioarekin lotura duten WhatsApp Plus eta GB WhatsApp APP-ak lokalizatzen baditu, gure profila ezabatzeko mehatxua egin du mezularitza zerbitzuak. - Xiaomik bere mugikor berriaren prototipoa aurkeztu du. Botoirik, zulorik eta ertzik gabeko mugikorra. - Clubhouse sare sozial berria aztertu dugu. Audioarekin funtzionatzen duena. Irratsaio tradizional baten antzeko zerbait sortzeko balio duena. - Zorionak Euskal Encondingseko kideei Interneteko Argia saria irabazteagatik.
07:13
February 06, 2021
Xabildua 1x15: Facebookeko datuak salgai daude!
- WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko. - WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere. - Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik 20 dolar eskatzen dituzte. - Emotet malwarea guztiz ezabatu dutela eman dute jakitera Europoletik- - .EUS-ek 2023a bitarte jarraituko duen bidea ere aipatu dugu podcastean.
08:31
January 28, 2021
Xabildua 1x14: WhatsAppen mezua, Telegram eta eta Signalen igoera, Samsungen produktuak etab.
- WhatsAppek, erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatzeko hartutako erabakiak sarea aztoratu du. Jendeak aplikaziotik alde egin du eta Telegram eta Signal bezalako aplikazioak erabiltzen hasi da. APP dendetako aplikazio deskargatuenak izatera iritsi dira eta milioika erabiltzaile lortu dituzte ordu gutxian. - Donald Trumpi egun gutxi geratzen zaizkio Etxe Zurian, baina urak harrotzen jarraitzen du: Bere jarraitzaileek erabiltzen zuten Parler sare soziala itxi egin da eta Xiaomi enpresa txinatarra zerrenda beltz batean jarri du. - Samsung enpresaren azken produktuen azterketa ere gin dugu. Telefono mugikor eta aurikular berriez gain, galduta ditugun elementuak topatzeko teknologia aurkeztu du.
08:03
January 17, 2021
Xabildua 1x13: Donald Trump, WhatsApp eta Podcast zerbitzuak
- Twitterrek Breaker podcast zerbitzua erosi du, eta baita itxi ere. Irratigintza modan dago, Spotifyk eta Amazonek ere bide bera jarraitu dutelako. - Donald Trumpi sare sozialak blokeatu dizkiote gorroto mezu gehiago ez bidaltzeko - WhatsAppen azken aldaketek zeresana emango dute. Gure informazio pribatua Facebookekin elkarbanatzeko baimena eskatzen duelako, eta onartu ezean, ezin izango dulago aplikazioa erabiltzen jarraitu.
06:54
January 09, 2021
Xabildua 1x12: Euskaraldia, PlayStation 5, Google Photos eta Aita Santuaren like bitxia
- Hasi da 2020ko Euskaraldia eta Xabilduatik bat egin dugu ekimenarekin - Merkaturatu berri da PlayStation 5 bideo-kontsola. Datozen urteetan gure ondoan izango dugun aparailua. Generazio berria estreinatu dugu - Google Photosek doakoa izateari utziko dio datorren urteko ekainean. Doako segurtasun kopia izateko aukera zailaduko du honek - Google epaitegietara eraman berri dute Androideko erabiltzaileen datuak eskuratzeagatik - Aita Santuaren Instagram kontutik like bitxi bat atera da. Nork eman ote du klik argitalpen deserosoari?
10:32
November 21, 2020
Xabildua 1x11: Xbox Series X eta Series S salgai daude!
- Xbox Series X eta Xbox Series S salgai daude jada. Datozen egunetan jarriko dira salgai PlayStation 5aren 2 bertsioak ere. - DGT k trafikoa erregulatzeko legea aldatuko du patinete elektrikoak erregulatzeko. Gidatzeko karneta eskuragai dago APP moduan ere. - Google Discover, Googleen albiste zerbitzuaren kontra jo du CEDRO elkarteak. Milioi bateko kalteordainak eskatu ditu. - Roboten guda hemen da! Thermomix Lidl-en Monsieur Cuisineren aurka!
07:56
November 11, 2020
Xabildua 1x10: YouTube DL, Starlink, Apple, Teletextoa
- YouTube DL programa ezabatu dute GITHUB ataritik, baina erabiltzaileek beste atari batzuetara igo dute - Apple bilatzaile bat prestatzen ote dabil? - Starlink, satelite bidezko internet zerbitzua prestatzen dabil Elon Musk - Pontevedrako espetxe batean teletextoa erabili dute informazioa bertan sartzeko
07:20
October 28, 2020
Xabildua 1x09: iPhone 12ak aurikularrekin, Google abestiak identifikatzeko gai, Librecon jardunaldiak
- Frantziar estatuan iPhone 12ak aurikularrekin saldu beharko dituzte. Kargagailuen inguruan albiste berririk ez.  - Google, guk abestutako abestiak identifikatzeko gai izango da. Ez da zertan abesti originala erabili beharko - WhatsApp Web bertsioan bideo-deiak egin ahalko dira - Azaroaren 11an LIBRECON jardunaldiak egingo dira.
05:35
October 20, 2020
Xabildua 1x08: iPhone 12, Euskarabildua, Euskaltel eta 5G eta Amazon
- iPhone 12 mugikorra aurkeztu du Applek. 3 bertsio ezberdinetan. Eta guztiak kargagailurik gabe etorriko dira erosten ditugunean. - Euskarabilduaren 9. edizioa, 2020ko urriaren 29an egingo da Donostiako San Telmo Museoan - Euskaltelek, Orangekin akordioa itxi berri du eta 2022ko urtarrilaren 1ean (beranduenez) eskainiko die 5G zerbitzu berria bere erabiltzaileei. - Amazonek 3.000 langile kontratatu beharko ditu epaitegi batek hala aginduduta. Autonomo faltsuak erabili izana egotzi zaio enpresari.
06:41
October 15, 2020
Xabildua 1x07: Google gu zelatatzen dabil, Appleen aurkezpen berria eta Pluto TV
- Google gu zelatatzen ari da, eta hemendik aurrera gutxiago ezkutatuko da. - Appleek iPhone berria aurkeztuko du urriaren 13an? - Pluto TV, 40 telebista kate doan ikusteko plataforma berria. - Amazon Prime days urriaren 13an eta 14an.
05:41
October 09, 2020
Xabildua 1x06: WhatsApp eta Telegramen berrikuntzak, Egunean Behin jokoa eta Googlen aurkezpena
- Taldeak isilarazteko aukera jarri du martxan WhatsAppek - Telegramek ere berrikuntzak aurkeztu ditu - Googlen Chromecast eta Pixel telefono berriak - Egunean Behin jokoaren edizio berria martxan da
05:37
October 01, 2020
Xabildua 1x05: Amazon Luna, Covid-19 eta Google Maps
- Amazonek bideo-joko zerbitzu berria aurkeztu du, Amazon Luna izenekoa - Google Maps-ek Covid-19ari buruzko informazioa eskainiko du. - Galesen interneterako konexioa 18 hilabetez jarraian eteten zuen telebista vintage bat aurkitu dute
04:50
September 27, 2020
Xabildua 1x04: iPhone berririk ez oraingoz, Agur Megadede eta Fun&Serious jaialdia
- Applek egin duen keynote berrian ez dute iPhone berriaren informaziorik eman, baina produktu berriak aurkeztu dira bertan. - Sonyk egin berhar duen aurkezpen berrian, Play Station berriaren prezioa eta honen lehen jokoak zeintzuk izango diren azalduko direla aurreikusten da. - Fun&Serious jaialdialdiari ere Covid 19ak eragingo dio - Megadede ataria itxi egingo dute
04:16
September 16, 2020
Xabildua 1x03: Fornite eta Apple, TikTok eta Trump, Windows 95
1.- Epic eta Applen arteko tira-bira, udako istorio bihurtu da. Gaur atal berri bat 2.- TikTok eta Donald Trumpen gaia ere gira eta buelta dugu uda honetan. 3.- Windows 95. Gaur 25 urte bete ditu Microsoften sistema eragileak
04:22
August 24, 2020
Xabildua 1x02: OnePlus, Euskaltel eta PlayStation 5
1.- OnePlusek telefono merkeak saldu nahi ditu berriro ere 2.- Euskaltelek Virgin marka kaleratu du. Honek dakartzan aldaketen analisia 3.- Ekainaren 3an PlayStation berriaren albisteak izango ditugu
03:10
May 27, 2020
Xabildua 1x01: Ni.eus, Giphy eta Microsoft
1.- Euskara hutsean sortu dute Ni.eus mail ataria 2.- Facebookek Giphy erosi du 3.- Microsoften buruak software librearen alde hitz egin du
03:05
May 18, 2020